Arrantza portua eta Zintzilikari Zubia (Bizkaia Zubia), Unesco-k Historia Ondarea aitortua, lotzen ditu. Pasealekutik Abraren Badia, Algorta eta Areetaren bista ederrak gozatzen dira. Agirre Lehendakariaren bustoa ikusi daikegu beste eskulturak beste. Errestauratutako “Agurtza” arrantza ontzia ere aurkitzen dugu pasealekuan, ontziaren barneko zonaldea ikusi daikegu eta ganbera frigorifikoa, kamaroteak, komunak bisitatuz nola bizitzen ziren ezaugarri horietako arrain ontzi batean idea egin daikegu.
Koordenatuak: Hamartarra: 43.326, -3.024 GPS: N 43 19.571, W 3 1.457
Eskultura Museoa Santurtziko hainbat lekutatik gozatu daiteke. Hainbat materialez eta euskarriz egindako 14 lanez osatuta dago, pluralitate, azkartasun, askatasun eta solidaritate leku nahi izan dau kaleko museo hau. Izenburuak: Teresa Eguibar-en “Expansión”, Carlos García Muela-ren “Atlas”, Lorenzo Frechilla-ren “Cilindros”, Juanjo Novella-ren “Polaris”, José Luis Sánchez-en “Capitel”, Francisco Sobrino-ren “TransformaciónInestable”, Nestor Basterrechea-ren “Meridiano”, Amadeo Gabino-ren “Homenaje a Galileo”, EnriqueBroglia-ren “Ritmo del Viento”, Pepe Noja-ren “Amistad”, José Dacosta-ren “Navegando”, Manuel Hernández Mompó-ren “Florero Nº 3 Tú y Yo”, José Dacosta-ren “Ciclo Solar” eta Amador Rodríguez-en “Recuerdo”.
Koordenatuak: Hamartarra: 43.330, -3.030 GPS: N 43 19.829, W 3 1.780
XIX mendearen amaieran olatu-apurketaren eta kanpoko portuaren hasieraren eraikuntza Santurtziko eraldaketan eragin handia izan zuten. Zonalde kosteraren zati batzuk desagertzen hasi ziran, eta gaur egun bertan Arrantzaleen Kofradia, Arrantza Portua, Parkea, Kiroldegia, eta Victoria Erreginaren Itsas Pasealekua daude. Santurtziko arima bere arrantza portua da, santurtzitar guztien pasealeku ezagunena izanik. Karmen Birjinaren estatua buru izanik (portuaren eta arrantzaleen patroia), hainbat koloreetako arrantza itsasontziz eta txalupazinguraturik eta gaur egun oraindik bizirik apaindutako portua; 1916-an eraiki zan arrain-xerra.
Koordenatuak: : Hamartarra: 43.330, -3.031 GPS: N 43 19.819, W 3 1.853
Kondainak dino, Sestaon kokatutako Karmengo Birjinaren irudia, ermitaren sutearen ondoren Itsasadarrera bota egin zela, Santurtziko arrantzaleak hartuz eta San Jorgeko Parrokian utziz. Santurtziko Patrona izendatu zuten Birjina 1907-ko maiatzaren 29-an. Meza handiaren ostean, 1907-ko uztailaren 16-an arrantzale talde baten sorbaldetan Carmen Birjinaren lehenengo prozesioa egin zen, La Txitxarra eta Murrieta etorbidetik zehar. Nahiz eta lehenengo itsas-prozesioa 1907-ko uztailaren 21-ean izan, Birjinaren irudiarekin txalupa bat 10 bogalariz eta Antonio Cirion, Itsas-Merkataritzako Kapitaina ontzi buru izanez. Arrantza portua presiditzen duen eskultura lana Ricardo Iñurriarena da.
Koordenatuak: Hamartarra: 43.330, -3.030 GPS: N 43 19.829, W 3 1.780
1846-an Santurtziko Arrantzaleen Kofradiaren lehenengo dokumentuak agertzen dira. 1916-an Arrantzaleen Kofradia zaharra gaur egunekoagatik ordezkatu egin zan, Emiliano Pagazaurtundua arkitektoaren lana. Gaur egun erreabilitazio lanak egiten ari dira. Konfradiaren identitatea berreskuratzea da proiektu honen helburua, Santurtzi berriro itsasora begiratzen usteko. Eraikinaren jatorrizko egoerara bueltatuz, bertan museo bat, itsasoaren interpretazio gela bat, ofizinak eta administrazioa, aldagelak, makina zonaldea egongo dira besteak beste, eta taberna-kafetegi-jatetxea Arrantzalearen Etxean mantenduko da. Santurtziko Udalean Turismo Bulegoa egongo da.
Koordenatuak: Hamartarra: 43.331, -3.031 GPS: N 43 19.834, W 3 1.857
Parke historiko eta artistiko aitortutakoa 1917-an eraikia eta 1918-ko abenduaren 25-ean irekitakoa, udaletxearen aurrean itsasoari irabazitako lur zati batean dago kokatuta. Latitude honetan ez ohiko espezie exotikoengatik aipagarria da, Himalayako zedroak eta amerikako palmerak besteak beste. Bere hasierako eraikuntzara bueltatuz, erremodelatutako musika kiosko bat du parkeak, bere barnean Santurtziko pertsona ospetsuen mosaikoak ikusi ahal dira. Barnekaldean Santurtzi eta bere jendeari buruzko beste mosaiko batzuk daude. Aurrean tximinoen iturria dago. Parke guztian zehar hainbat eskultura daude, gaur egungokoak (eskultura museoa), San Jorge elizaren tinpano erromanikoaren kopia bat (XII. Mendea) (jatorrizkoa Bilboko Dioseziar museoan) eta ume baten estatua arrantza egiten. Guztia Santurtziko banderaren behean.
Koordenatuak: Hamartarra: 43.329, -3.032 GPS: N 43 19.734, W 3 1.891
2005-ean, arrantzale portuaren atzean kokatua, zabaldu zan Santurtziko Kirol Portua, 719 amarratzeekin. “El Saltillo” Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatearen ontzi-eskola, ohiko amarrea pantalaneetan ditu. 2007-an "HigarilloBelontzia Kultur eta Kirolak Elkartea" nabigazioaren esentzia garbia “Bela Nabigazioa”, ezagutzera eman eta sustatzeko helburuarekin, baita kosta, portuak, fauna eta flora ezagutzekosortu zen portuaren ezartzearekin. 2010-eko martxoan Santurtzi eta Hondarribi artean BURDINAREN IBILBIDEAREN ESTROPADA II ospatu zan.
Koordenatuak: Hamartarra: 43.329, -3.029 GPS: N 43 19.747, W 3 1.753
Bere lasai eta polit udagatik Santurtzi XIX. mendeko azkenengo hamarkadan dirudun klasearentzako helmuga turistikoa izan zan, itsaso Kantabrikoaren “urak hartzekoaren” helburuarekin. 1902-an Abra Badiaren talaia baten gainean eta Atxukarro arkitektoa egindakoa, bizitegi estiloko gutxieneko eraikin bat da jauregi eder hau. Errestauratua eta hotel bihurtua izan da orain dela gutxi. Bere kokaleku pribiligiatua erakargarri osotzen dau, goitik non badiaren bista bikainak ikusi ahal dira. Ramon Rubial-en estatua bat dago bere lorategian.
Koordenatuak: Hamartarra: 43.326, -3.024 GPS: N 43 19.571, W 3 1.457
1075-koa da Santurtzi buruzko lehen idatzohar dokumentala. SanctiGeorgis (San Jorge) monasterioari buruzkoa konkretuki, udalerria hedaduraz bere izena hartuko zuen. Bakarrik geratzen da erromaniko jatorrizko sarrerako tinpanoa (XII. mendea) Bilboko Dioseziar museoan (ELEIZ MUSEOA) gordeta, Santurtziko Parkean ikusi daikegu gaur egun honen erreplika bat. 1844-an Lorenzo Muñiz eraikitako dorrea da aipatu beharreko beste osagai bat. Elizaren atzeko partean Juan Jose Mendizabal plaza kokatuta dago, bertan antzinako Santurtziko azkenengo eraikinak ikusi daikeguz
Koordenatuak: Hamartarra: 43.329, -3.033 GPS: N 43 19.752, W 3 1.956
1903-an Emiliano Pagazaurtundua santurtziar burgesiaren nahiekin bat eginez eta Bigarren Inperioko eragina dela eta sekulako eklektizismo enfatikoa proposatu zuen, Fatxada noble bat artikulatu zuen, non aulkigintzako harria erabili zuen, hainbat apaingarriekin: belarri mentsulak, bola pilastrak, malkartsu frontoiak, janbak, ateburuak, tresneria ezberdinak, etab. Bokantza goratu berberarekin adierazi zan barrukaldean eskailaera inperial baten antolamenduarekin, ikusgarri beirate eta atondoaren dekorazioa, ospakizun aretoa eta alkatearen bulegoa kasetoidurarekin, eskaiolazko moldurekin, egurrezko papeleztatzailearekin osatuak etab
Koordenatuak: Hamartarra: 43.329, -3.033 GPS: N 43 19.731, W 3 1.977
Bere herria maitatu eta inoiz ez zuena ahaztu izan zen Kristobal Murrieta, benetako mezenaz altruista. 1923-eko uztailaren 17-an zabaldu zan Salazar eskultorearen lana, bertara 30.000 pertsona joan ziran. Londresen lan egin zuen bankari honen omenaldian egin zen lan hau, Kristobal Murrietaren Fundazioaren sorkuntzan lagundu zuen, honi esker Gurutzearen Alabak Ikastetxea eta Itsas Eskola, edo 1859-an 6.000 ogerlekokoekin egindako Santurtzi eta Portugalete arteko errepidea egin ziran. Kristobal Murrietaren irudia harri baten gainean kokatuta dago, aingeru batez babestua eta honen alde bakoitzean arrantzaleen eta honen familien irudiak daude.
Koordenatuak: Hamartarra: 43.329, -3.033 GPS: N 43 19.734, W 3 1.958
1899-an Kristobal de Murrieta Itsas Eskola sortu zuen. Garai hartako instrumentu nautiko zehatz eta aurreratuak zituen. Bertan hainbat arrantzale eduki zuten aukera ontzigintzako formazioa jasotzeko. 1924-rarte egon zen zabalik. Gaur egun eskola tradizional honen jarraipena Peñotan eraikitako eraikina da. 1859-garren urtean Gurutzeren Alabak Euskal Herri Frantziarretik zabalduak zeuden. Kristobal de Murrieta Bayona, Sr. Quevedo kapilaua ezagutu zuen eta bere laguntzarekin fededunak bidali zituzten Santurtzira 22 umezurt eta Santurtzi, Portugalete eta Merkadilloko (Sopuerta) ume txiroak lanean prestatzeko eta hezitzeko. Modu honetan heldu ziran 1860-an lehenengo bost serorak Santurtzira.
Koordenatuak: Hamartarra: 43.329, -3.034 GPS: N 43 19.760, W 3 2.016
Jauregi Barrokoa XVIII. mendearen bigarren herenaren azkenengo garaian eraiki zan egile ezezagun bategatik, udakoa erresidentzia bezala eta estilo barroko batekin. XVII. mendeko Ormaza etxeko kantoizko ezkutua dauka. Kortak beheko solairuan zeuden, logelak, egongelak, jantokia, sukaldea, jaki-tokia eta eskusadoa solairu nagusian. Sarrera nagusiaren eskaileretan kareharrian zizelatutako bi lehoien irudiak eta “Alegoría de la Fortuna de los Marinosen la Mar” eskultura daude. 2006-an eraikinaren erreforma hasi zan, eta egitura osoa infektatzen zuen izurriarekin amaitzean eskualdeko Kultura Zentro erreferentzia bihurtu zan, bertan Interpretazio Zentro Historikoa eta Denbora Bateko Erakusketa Aretoa daude.
Koordenatuak: Hamartarra: 43.332, -3.038 GPS: N 43 19.921, W 3 2.263
Ermita honen lehenengo idatzizko albisteak 1650-koak dira, baina 1500 inguruan eraiki zan. Francisco Berriozabalgoitia eraiki zuen 1901-an oraingo eraiki neogotikoa. Mamariga plaza nagusitzendu gaur egun. Arrantzale auzoan kokatua dago, Mamarigan. XV. mendearen amaieratik dokumentatua, Mamariga herrialdeko populaketa lekurik zaharrena da. Garrantzi handiarekin 1696-ko Bizkaiko mapan, bere presentzia (Mamariga) Santurtziren parean (S.Tours).
Koordenatuak: Hamartarra: 43.332, -3.038 GPS: N 43 19.921, W 3 2.263
Joaquin Laucarini eskultore bilbotarraren lana, sardineraren irudiari eta itzelezko ospea eman dion herrialdeari, omenaldia da. "La BellaCharo" Santurtziko sardinera ezaguna, paratu zen modelo moduan lan hau egiteko. Sardinerak Mamariga goitik ikusten zituzten itsasontziak portura heltzen tradizioa dinoenez. Arrantzaleak erredeñoa goian bazeramaten harrapaketak egon zirela gure esan eban, beraz salmentak. Euren saskiak hartzen zituzten sardinerak eta korrikan enkantera joaten ziran. Izaera bizkorra edukitea kalitate hobereneko arrain lortzea zan. Saskiak buru gainean jarriz, oinuts eta gona arremangatuarekin Bilborantz joaten ziran auren salgaiak saltzeko. Honen berri ematen dau abesti popularra.
Koordenatuak: Hamartarra: 43.334, -3.039 GPS: N 43 20.065, W 3 2.359
Metro batzuengatik banatuak dauden eta euren artean begiratzen diren bi tontor da Serantes mendia. Jarraiko ferrak dituen bihurgunetsu errepidea metroak handitzen dauz eta bista ederrak zabaltzen dauz. Bertatik ikusi daiteken perspektiba handia Itsasadar sarreraren historiaren defentsan lehentasunezko lekua du, honen iraunkortasuna Felipe V-ena eta Ondorengotza Guda bertan dauden hainbat instalazio militarren gainerakoetan ikusi daiteke.XIX. mendearen amaieran mendia indartu zuten. Leku honetaraino joaten dira Santurtziko auzokideak Cornites erromesaldi alaiarekin astelehen Pazko guztietan, erromeriaren izena arrautzez eta txorizoz beterako opil zirkular batetik dator.
Koordenatuak: Hamartarra: 43.334, -3.063 GPS: N 43 20.068, W 3 3.763
Santurtzin, Euskal Herriko beste herri eta hirien bezala, txikito eta pintxoak hartzeko tradizioa dago. Txitxarra da zonarik ezagunena, Jenaro Oraá kalean eta bere inguruetan kokatuta dago. "La calle del dólar" (Itsasalde), Juan XXIII,edo Las Viñas, Kabiezes eta Mamariga auzoak dira garrantzitsuak sentsu honetan. Tabernen barretan ez dira falta pote eta pote artean, pipar tradizionalak, bakalaoa edo kilkerrak, itsasoko produktuekin egin berriko sorkuntzak, guzti hau 2008-tik udaberri amaieran Santurtziko Pintxo Lehiaketa Azokan ikusi daikegu.
Koordenatuak: Hamartarra: 43.327, -3.031 GPS: N 43 19.644, W 3 1.880
Aurora de Vildósola de los Campos Andrearen, Eulalio de Arana eta Mendiolea Jaunagaz ezkondua, eskuzabaltasunagatik egin zen Santa Eulaliako Patronatoa. 1914-an eraiki zen eta Santutzi Zahar eta Sestaoko haurtzaro behartsuen heziketarako. Aurora Vidosolaren omenean 1938-ko irudi bat dago Santurtziko Udaletxearen gela batean, bere bizitzan zehar egindako gizalde lanagatik Santurtziko Urrezko Domina eman zioten. Antzinako “Apaizaren Etxea” Patronatoaren hurbil dago, eraikin hau Santurtziko Helduentzako Heziketa Zentrua da gaur egun.
Koordenatuak: Hamartarra: 43.325, -3.035 GPS: N 43 19.472, W 3 2.094
1920-ra atzera egin behar dogu San Juan de Dios Ospitalearen jatorriak ikusteko noiz San Juan de Dios Bizkairako Ordenako Anaiak eta Pedro de Icaza eta Agirre, erabaki zuten Bilboko Esker Bazterrean ospitale bat martxan jarri. Klinika bere ateak zabaldu zituen 1924-ko urriaren 24-an, momentu hartan ume behartsu eta elbarrientzat zan. San Juan de Dios ospitalea gaur egun Ezker Bazterreko ErabakitasunGoi Zentro moduan lan egiten dau, sektore publikoarekin kolaboratuz, bertan kontsultak atenditu, urgentziak, frogak diagnostikoak, erreabilitazio sesioak eta interbentzio kirurgikoak egiten dira.
Koordenatuak: Hamartarra: 43.326, -3.025 GPS: N 43 19.530, W 3 1.524
Santurtzi Bizkaiko Zubitik pauso batera dago, zubia munduko transbordadore zaharrena da, eta Zintzilikari Zubia moduan ezaguna da eta UNESCO-k Historia Ondarea aitortu du.
Bertara Victoria Erregina Itsas Pasealekutik sartzen da. Abra Badiaren bista bikaina ikusiko dogu ibilbide honetatik. Gure pasura Kirol Portua, Polikiroldegia, Eskultura Museoa eta goikaldean dotore Oriol Jauregia atzean utziko ditugu. AGURTZA ARRANTZA ONTZIA da gaur egun gure kostaldean geratzen den arrantza tradizionaleko egurrezko ontzia eta bertan bisitatu ahal izango dogu. Benetako eredu ontzi hau Lekeitioko Murelaga Astilleroetan egin zen, eta Kantabrikoan 20 urteetan zehar - XX. mendearen bigarren erdian – arrantzatu du. Non gure kostaldeen uren ugaritasunaren lekukoa izan da. Bonitoaz gain, sardinak, txitxarroak eta antxoak, bere egurrezko erraiak ezagutu dituzte.
Arrantzaleen bizitza itsasontzi barruan eta arrantza teknika ezberdinak ezagutu daitezke urte osoan zehar dauden bisita programatuetan.
¡Gure ondarearen bitxi honetan urperatu, aspaldi Santurtziko ditxoetan ugari zeuden ontzien adibidea!
Koordenatuak: Hamartarra: 43.326882 - 3.023606 /43°19'36.8" N 3°01'25.0" W
Arrantza Portuan kokatua, 400m2-ko espazio honetan Santurtzi eta bere eskualdeko marinelaren historia berreskuratzen da. Bisitaria teknologia barriei esker 1600 urtean hasten den ibilketa bat egiten du, naiz eta bisitan zehar historio zaharragoak atera.
Itsasora dedikatutako hainbat pertsonai lagunduko dizkigute gure bisitan zehar, lemanak, korsarioak, sardinerak eta arrantzaleak besteak beste.
Karmengo Birjinari agur esango diegu emozioz beterik, sardina garaiak, santurtziar txikien argazkiak portuan baino bat hartzen, arrantza, Itsas eskola, Sotera… eta Santurtziko lehen erraldoiak.
Oroitzeko eta ezagutzeko leku bat bakarrik ez da hau, baizik eta ORIOMENAREN TXOKO BATEAN bizirik geldituko da, non hainbat arrantzale, sardinera eta itsasotik bizi izan diran pertsonak euren oroitzapenak utzi dituztez, eta non Santurtziko edozein pertsona nahi izanez gero euren bizipen marinelak partekatu ahal dabez
Jende guztiari bideratutako aktibitate marinelak eskaintzen dituguz Turismo Bulegotik, bisitak, teatralizatutako arrain enkanteak, tailer marinelak, itsaso irteerak eta beste gauza asko
Koordenatuak: Hamartarra: 43.330601 -3.031515 / 43°19'50.2" N 3°01'53.5"W
“Currito”-ren estatua ikusi daikegu bere jatetxera begiratzen, gure enbaxadore gastronomikoa, nor Sardinak munduan zehar eraman zituen.
“Katuaren Etxea” Curritoren parke berberean dago eta bertan Musika Etxea dago.
Itsas Portuaren garabiaren behekaldean Gudako Umeei Omenaldian egindako horma ikusi daiteke, nortzuk 1937-ko egunsenti batean portutik irten ziten “Habana” ontzian.
Herri osoan zehar hegaldatzen gure arrantzaleen lagun nahasezinak, antxetak.
Koordenatuak: : Hamartarra: 43.327, -3.026 GPS: N 43 19.601, W 3 1.531